Copy Tec-en zure apunteak, planoak, kartelak, posterrak, gradu-amaierako lanak, argazkiak… eta behar duzun guztia inprimatuko dizugu! Behar duzuna aurkitzen ez baduzu, idatzi Whatsappez edo harremanetarako formularioaren bidez, eta lehenbailehen erantzungo dizugu.
Erantsi zure fitxategiak
Hautatu inprimatu nahi dituzun fitxategiak (dokumentuek PDF formatuan egon behar dute eta argazkiek JPEG formatuan). Beste formatu batean dituzu? Egin klik hemen eta aldatu itzazu online.
Kolorea edo zuri-beltza
Zure dokumentua koloretan edo zuri-beltzean inprimatu aukera dezakezu. Azala koloretan eta barnekaldea zuri-beltzean inprimatzeko aukera ere baduzu. Zuk erabaki!
Inprimatze-tamaina
Aukeratu hiru tamaina (A5, A4 edo A3) edo idatzi zure tamaina pertsonalizatua “oharretan”. Zure beharren eta lehentasunen arabera, formatu trinkoa edo handixeagoa eta deigarriagoa aukeratu dezakezu.
Bi aldetara?
Zure dokumentua bi aldeetatik edo alde bakarretik inprimatzeko aukera duzu, zure artxibo inprimatuak zenbat orri izango dituen zehazteko. Gure gomendioa bi aldeetara egitea da dokumentu luzea bada!
Aukeratu gramajeen artean
Inprimatzeko 3 aukera eskaintzen dizkizugu: paper arrunta (90 gramo) lan estandarretarako, edo paper lodia (150 gramo) edo paper estra-lodia (300 gramo), kalitate handiagoko akabera behar duten proiektuentzat.
Azken xehetasuneraino
Dena txukun edukitzeko grapatzea, aurkezpen formalago baterako koadernatzea, iraunkortasun handiagorako plastifikatzea, edo akabera gehigarririk gabe inprimatzea hauta dezakezu.
Bete formulario hau zure beharrak zehaztuz, eta erantsi zure fitxategiak edo argazkiak. Jasotzeko prest dagoenean jakinaraziko dizugu!
Joan aurretik…
ikusi duzu gure online denda?
Oihalean inprimatutako argazkia
15,00€ – 43,00€
Oihalean inprimatutako argazkia
15,00€ – 43,00€
Oihalean inprimatutako argazkia
15,00€ – 43,00€